XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Handichago balin bada argitik uruntzen denean, ez jostatzen, inket, nigar egiten.

5ampdeg;) Khasu egin behar ziote oraino janetikako ez ontsatze guzier: goiti-beheitier, barne-gogorrari.

Iduritzen zaut seinale horiek guziak direla medio ezagut dezakezuela errechki haurra serioski eri den, ba edo ez.

Ez fida bati berari, trompa zinetazkete; egin khondu deneri batean.

Ez egin kasu choilki sukhar seinaleari, ardura egiten den bezala: ezen haur batek izan dezake 40ampdeg; baino gehiago eta ez izan eri handi; eta aldiz; 38ampdeg; edo 37ampdeg; baizik ez izan, eta hiltzeko hirrisku handitan izaki.

Nahi zinduzke, etsemplu zombait agertu errechkiago seinale horiek elgarretara baitzinezazkete.

Huna haur bat, arras ontsa zohan, Tupustean nigarrez hasten zautzue, nekhatua dela pleini da, amaren besoetarat nahitua da eta azken aphairua goiti egiten du.

Ez uste izan goiti egite hori barne betheduraz dathorla.

Biziki eri dea?.

Nola du begitartea?.

Biziki gorri; eta begiak? dichtirant.

Eta zintzurra? Biziki gorri bainan ttitta churirik gabe.

Ez da biziki eri.

Zintzurreko min edo angine samin bat du, bainan ordinarioetarik ditake.

Utzazu lehenik geldirik jan gabe zombait orenez; gero emozue noizetik noizerat ur hotz chorta bat kullirka; ontsa erran dut, ba, ur hotza ezen ur beroa emaiten badakozue, goiti eginen du berriz.

Medikua ekharrarazten baduzue, ez erran egin ahala fite jin dadila, erranarazozue asti duelarik aski duela.

Huna bertze haur bat: bizpahiru egunez geroz, triste da, josteta gutiago ari, apetiturik ez.

Omore tcharra du, eta murmurikan ari da.

Zer duk, haurra? Nekhatua niz.

Hea sukharrik baduen; ezarrozue termometra 38ampdeg; 38, 5 guti.

Bainan begitartea usaian baino churiago du; itchura tchirphila, begiak ugelduak.

Behazakozue zintzurr; usaian baino den gutiena gorriago bainan amygdalen aldean eta luettearen gainean plaka churiak.

Khasu!.

Medikua galda zazue lehen bai lehen; erranaraz zakozue biziki presa dela.

Behar bada diphtérie delako edo grupa eritasuna du.

Erraiten dut behar bada medikuak baizik ez baitezake jakin; bainan ez iduk biharamuneraino, haurra hobeki litakelakuan, behar bada berantegi litake.